XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bestetan, alderantziz, lurra nagusituz doa; hondarra duna bilakatzen da; dunak, bere belar eta aloketan bilatzen du eustindarra; itsasoaren erasoari bular egiten dio, trinkatzen eta sendotzen da lur gogorraren tankeran.

Arima-hondarretako duna gainetan sustraikari-etorria Vegetación gero eta naroago egiten ari da, eta Izarte-ko zelai-soroak erlaizaren ertze-ertzeraino iristen ari dira.

Izarra-ko aldetik, kosta-konkor txipi batean, garrantzi gutxiko itsasargi bat datza.

Elgea aldetik Espainiako itsasegi guztia ikusten da eta Frantziako zati bat ere bai.

Arimetako hondarreta ekaitz eta galerna gogorrak izaten diren tokia da.

Eusko-kostaldeko itsaso hau basati eta erasokor da inon gutxi bezala; haserraldi bizi eta ustekabekoak izan ohi ditu.

Doilor eta aldakor da; nahasia eta asaldatua dago beti, irakinetan, dardaratan.

Hemen, Gaskuña-ko kolko sabel-sabelean, Kantauri itsasoak sakontasun handia dizu; kosta arrokatsu da eta ur-lasterrak indartsuak dira.

Neguan, Arimetako hondarreta tristea da; gandu zuriskak estaltzen du itsasoa; laino zerrendak altxatzen dira Izarra aldetik, eta aidea eta ura nahasten dira.

Lerro bat ere ez da garbi bereizten; ortzea eta ura bat besterik ez dira: formarik eta kolorerik gabeko nahaspila.

Itsasoaren isiltasun hori sentigarri egiten da, haizearen txistu zorrotzaz, kaioen garrasi latzaz, olatuaren hots haserrekorraz beterik.

Hau, handiagotzen ari da, hondarretan lehertu arte.

Gero, gibelera egiten du, protestari ekiten dion lagunabarraren marmarioa ateraz.